laburrak, esanak, datuak

Javi Martinez: "Bizitza osoa nago une honen zain"

2010eko ekainaren 27a
10:53
Entzun
LABURRAK

- Frantziako Federazioko presidenteak ez du kargua uzteko asmorik. Jean Pierre Escalettes Frantziako Futbol Federazioko presidenteak adierazi du ez duela kargua uzteko asmorik, herrialdeko selekzioa lehen fasean kanpoan geratu den arren. "Batasuna eta elkartasuna" eskatu ditu "egoera zailetik" irteteko.

- Jabulani baloia aztertuko du FIFAk. Munduko Kopa bukatu eta gero, Jabulani lehiaketako baloi ofiziala aztertuko dute FIFAk eta adituek. Izan ere, kritika asko egin zaizkio baloiari, espero ez diren mugimenduak egiten dituelako. "Ez gara gorrak, eta egin zaizkion kritikak entzun ditugu", adierazi du Jerome Valcke FIFAko idazkari orokorrak. "Baloiaren neurriari eta pisuari buruzko arau batzuk daude, baina baloiak perfektua izan behar du".

ESANAK

- Javi Martinez (Espainiako selekzioko jokalaria). "Alonso ez bada osatzen, jokatzeko prest nago ni. Bizitza osoa nago une honen zain".

- Fabio Capello (Ingalaterrako hautatzailea). "Akatsak egin ditugu baina handiena, epaileak".

- Robinho (Brasileko jokalaria). "Brasil mundiala irabazteko faborito? Zelaitik at ari dira hori esaten".

- Diego Milito (Argentinako jokalaria). "Rooney Messirekin alderatzeak barregura ematen dit".

- Harry Kewell (Australiako jokalaria). "Selekzio handiak ez dituzte zigortu epaileek, txikiak bai".

- Robert Vittek (Eslovakiako jokalaria). "Atzoko hartuta geneukan gure herrialdera eramango gintuen hegaldia. Zorionez, hegaldia aldatu behar izan dugu, eta geroago itzuliko gara".

DATUAK

- Song, lau Munduko Kopa jokatu dituen lehen afrikarra. Rigobert Song Kamerungo selekzioko jokalaria da lau Munduko Kopa jokatu dituen lehen jokalari afrikarra. 33 urte dauzka, eta 1994koan aritu zen aurrenekoz aldiz, eta 2002koan kapitaina izan zen. Guztira bederatzi partida jokatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.