Vicente del Bosque Espainiako selekzioko hautatzaileak hiru euskal jokalari sartu ditu Hegoafrikako Mundu Txapelketako deialdian: Javi Martinez Athleticeko erdilaria, Fernando Llorente Athleticeko aurrelaria eta Xabi Alonso Real Madrileko erdilaria. Martinezena da berrikuntza nagusia, lehen aldiz sartu baitute deialdian.
Haiek izango dira txapelketako euskal jokalari bakarrak. Martinezek (Lizarra, 1988) eta Llorentek (Iruñea, 1985) lehen Mundiala izango dute, Alonsok (Tolosa, 1981) bigarrena.
Ekainaren 11 hasiko da Mundiala. Bukatu, uztailaren 11n.
Espainiako selekzioaren deialdia
Atezainak
- Iker Casillas (Real Madril).
- Jose Manuel Reina (Liverpool).
- Víctor Valdes (Bartzelona).
Defentsak
- Sergio Ramos (Real Madril).
- Alvaro Arbeloa (Real Madril).
- Carles Puyol (Bartzelona).
- Gerard Pique (Bartzelona).
- Raul Albiol (Real Madril).
- Carlos Marchena (Valentzia).
- Joan Capdevila (Vila-real).
Erdilariak
- Jesus Navas (Sevilla).
- Xavi Hernandez (Bartzelona).
- Xabi Alonso (Real Madril).
- Sergio Busquets (Bartzelona).
- Cesc Fabregas (Arsenal).
- Javi Martinez (Athletic).
- Andres Iniesta (Bartzelona).
- David Silva (Valentzia).
- Juan Manuel Mata (Valentzia).
Aurrelariak
- Fernando Torres (Liverpool).
- David Villa (Valentzia).
- Fernando Llorente (Athletic).
- Pedro Rodriguez (Bartzelona).
futbola
Javi Martinez Mundialera
Espainiako hautatzaileak Hegoafrikako Mundu Txapelketako deialdian sartu du Athleticeko erdilaria. Baita Fernando Llorente taldekidea eta Xabi Alonso Real Madrilekoa ere. Ekainaren 11 hasiko da Mundiala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu