Alavesek denboraldiko hirugarren entrenatzailea du gaurtik: Javier Lopez (44 urte, Bartzelona). Gaur bertan aurkeztu du, Gasteizen, atzo gauean Manix Mandiola kargutik kendu ondoren. Sei partidu zuzendu dizkio Mandiolak Alavesi, eta taldea Espainiako Bigarren A Mailako jaitsiera postuetan dago, 19. tokian, 24 punturekin.
Honda, Salamanca, Murtzia Hiria eta Nastic Tarragona entrenatu izan ditu Lopezek.
Mandiolak gaur eguerdian Euskadi Irratian azaldu du ez duela ezustean hartu zuzendaritzaren erabakiak. "Konfiantzarik ez zuten gurekin, eta inguruko ezerekin ere ez dute. Erraztasun gutxi dago hor. Itsasoan norabiderik gabe dagoen ontzia da Alaves".
Futbola
Javier Lopez da Alaveseko entrenatzaile berria
Atzo gauean kendu zuten kargutik Manix Mandiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu