Espainiako Vuelta

Javier Pascual Rodriguezek irabazi du Vueltako 18. etapa

Bigarren mailako Navalmoral mendatean egin du bat Kelmeko txirrindulariak aurretik zihoan Cafes-Baque taldeko Ivan Parrarekin. Azken hau, talde nagusiari hiru minutuz gorako aldea ateratzen zion taldetik irten da Navalmoraleko mendatean, eta azken maldetan Kelmekoak harrapatu du. Biak batera heldu dira Avilako helmugara eta esprint xelebre batean Rodriguez gailendu da. Faboritoak minutua eta 24 segundura sartu dira.

2004ko irailaren 23a
19:04
Entzun
Bestalde, Aitor Gonzalez (Fassa-Bortolo) eta Alexander Vinokourov(T-Mobile Team) txirrindulariek utzi egin dute itzulia. Orain bi urte Aitor Gonzalezek irabazi zuen Espainiako Vuelta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.