Txirrindularitza

Jean Voigt garaile Giroan

Bihar mendiko etapa izango dute, etzi ere bai. Igandean bukatuko da itzulia, 28,5 kilometroko erlojupekoarekin.

2008ko maiatzaren 29a
17:03
Entzun
Jean Voigt beteranoak irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko itzuliko 18. etapa: Mendrisio-Varese (147 kilometro).

12. kilometrotik ihes eginda egon da. Beste 11 txirrindularirekin aldegin du -tartean zen Alan Perez Euskaltelekoa-, eta Voigtek 102.ean atzean utzi ditu, erasoa jota. Haren atzetik iritsi dira besteak helmugara, sakabanatuta. Tropel nagusia 7.51ra sartu da.

Alberto Contadorrek segitzen du lider, aurrenekiko alde berarekin.

Bihar korrituko dute itzuliko 19. etapa: Legnano-Presolana/Monte Pora (228 kilometro). Mendiko etapa izango da, lehen mailako bi gailur izango dituztelako azkeneko hamabi kilometroetan eta halako beste bat lehenago, 172.ean.

Etzi, berriz, Gavia eta Mortirolo lehen mailako mendate ezagunak igoko dituzte etapan zehar.

Igandean bukatuko da Giroa, Milanen, 28,5 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.