Futbola

Jendarme batek PSGko zale bat hil du, Happoelen aurkako partidaren ostean

2006ko azaroaren 24a
20:02
Entzun
Frantziako polizia batek Paris Saint-Germain taldeko zale bat hil zuen herenegun gauean, Efe berri agentziaren arabera, Parisko taldearen eskuin muturreko jarraitzaileek erasotu behar zuten unean. Frantziako hiriburuko taldeak eta Israelekoak jokatu zuten UEFA Kopako partidaren ondoren gertatu zen hilketa, eta hildako zaleaz gain PSGko beste zale bat larri zauritu zuen jendarmeak.

Albiste agentzien arabera, liskarra Paris Saint-Germaineko zaleek Happoeleko beste batzuk erasotzeko keinua egin zutenean hasi zen. Hilketan nahastutako jendarmea erasoa ekiditen saiatu zen, gas negargarri poteak jaurtiz, baina zaleak oldartu egin zitzaizkion, bere azalaren koloreari erreparatu ondoren, irain arrazistak oihukatuz. Jendarmea bakarrik zegoen une horretan, ezkutuko polizia zelako, eta 150 zale segika hasi zitzaizkionean bere armarekin tiro egin zien. Tiro horien ondorioz hil zen PSGko zalea eta zauritu zen bestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.