Errugbia

Jende andana bilduko da bihar Anoetan

Baiona eta Tolosaren arteko partida ikusteko 162 autobus joango dira Donostiaraino. Partida aurretik hainbat ekitaldi egongo dira, festa giroan.[YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=Mh48sohGqLA[/YouTube]

2011ko martxoaren 4a
19:17
Entzun

Festa eguna bihurtuko da biharkoa. Baiona errugbi taldeak Frantziako Top14 Ligako partida Donostian jokatuko du, Anoeta estadioan. Okzitaniako Tolosa taldea izango du aurkari, egungo Heineken txapelketako txapelduna (16:25). Baina ikuskizuna askoz aurretik ere hasiko da. 32.000 ikuslerentzako harmailak dituen zelaia txiki geratuko da bihar, eta lepo beteta egongo da. 162 autobus joango dira Donostiaraino, eta giro izugarria egongo da.

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte biharkoa egun handi bihurtzeko. Partida hasi aurretik, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira, Anoetako zelaian bertan, eta Anje Duhaldek ordu erdiko emanaldia emango du. Ondoren, partida hasi aurretik Maialen Errotabeherek Txuri-urdin, Realaren ereserkia, abestuko du. Patxi eta Konpainia taldeak dantzaldia egingo du.

Biharko partidak ikusmin handia piztu du Donostian, Baionak edo Miarritzek Donostian jokatzen duten aldiko gertatzen den moduan. Sarrera guztiak astelehenetik agortuta daude. Baionak bihar Realaren elastikoa gogoratzen duen elastikoa jantziko du, partidarako espreski egina.

Azken jardunaldia, Espainiako Ohorezko Mailan

Espainiako Ohorezko Maila astebukaera honetan amaituko da. Aurreko jardunaldian txapelketa irabazteko aukera galdu ondoren, Ordiziak La Vila txapelduna hartuko du etxean, 12:00etan, igandean. Denboraldi bikaina egin dute ordiziarrek, eta giro paregabea espero da.

Bizkaia Gernikak, berriz, bihar El Salvadorren zelaian jokatuko du, 17:00etan. Bizkaitarrek ez dute ezer jokoan, bai, ordea, Bera Berak. Azken jardunaldira mailari eutsi gabe iritsi dira donostiarrak, eta igandean 12:30ean Anoetako miniestadioan Quesos Entrepinares hartuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.