Bi txirrindulariren arteko esprintak erabaki du gaur Ordiziako (Gipuzkoa) Klasikoaren 84. lasterketa: Joaquin Rodriguezek irabazi du, azken metroetan Julian Sanchez gaindituta. Hirugarren Alberto Benitez izan da eta laugarren David Herrero.
Ordiziako Klasikoan ohiko bi mendateen ordez -Mandubia eta Bidania– aurtengoan Larraitz bost aldiz gainditu behar izan dute, denera 165 kilometro osatuz. Larraiztik Zaldibiarako bigarren jaitsieran Caja Sur-Andalucia taldeko txirrindulari batek erorketa larria izan du. Anbulantzian eraman behar izan dute. Proba irabazteko faborito nagusi zen Samuel Sanchez erretiratu egin da.
Azkeneko biran Julian Sanchezek bakarrean ekin dio garaipenaren bideari, baina azkeneko mendatean Joaquin Rodriguez Espainiako txapeldunak harekin bat egitea lortu du. Biek elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, eta esprintean Rodriguezentzat izan da garaipena.
Txirrindularitza
Joaquin Rodriguezek irabazi du Ordiziako Klasikoa
Julian Sanchez esprintean menperatu du helmugan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu