Joe Frazier munduko txapeldun ohia hil da
BOXEOA. Joe Frazier pisu astunetako munduko txapeldun ohia hil zen atzo, gibeleko minbiziak jota, 67 urterekin. Frazier Mohammed Aliri irabazi zion lehen boxeolaria izan zen eta lau urtez eutsi zion munduko tituluari. Alirekin hiru aldiz borrokatu zen, eta hiru borrokaldiak boxeoaren historian sartu dira, azkena bereziki, 1975ean Manilan jokaturikoa. Olinpiar txapeldun ere izan zen, 1964an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu