Johan Cruyff (Herbehereak, 1947) izango da Kataluniako gizonezkoen futbol selekzioko hautatzailea, hango federazioak jakinarazi duenez. Gaur zortzi aurkeztuko dute Cruyff, Bartzelonan, Kongresuen Jauregian. Pere Gratacos izan da azkeneko hiru urteetan hautatzailea, eta sei partidatan zuzendu du selekzioa.
Lan horretaz gain, Cruyffek kirol eta gizarte mailako beste proiektu batzuk ere eramango ditu aurrera, Kataluniako Federazioaren arabera.
Entrenatzaile gisa Ajax Amsterdamen (1986-1988) eta Bartzelonan (1988-1996) aritu zen. Kataluniako taldearekin Europako Kopa irabazi zuen 1992an -gaurko Txapeldunen Liga; Bartzelonaren aurrena-. Bihotzeko arazoengatik erretiratu zen aulkietatik, eta harrezkero munduan hitzaldiak ematen eta hedabideetan kolaboratzaile lanetan aritu da.
Joko erasotzailea izan dute haren taldeek, 3-4-3ko eskemarekin: hiru defentsa, lau erdilari eta hiru aurrelari -horietatik bi, hegalean-.
Futbolari bezala ere sona handikoa izan zen. Kasu, Europako futbolaririk onena izendatu zuten 1971, 1973 eta 1974an.Herbehereetako selekzioarekin 1974ko eta 1978ko Europako txapelketetan txapeldunordea izan zen.
futbola
Johan Cruyff, Kataluniako hautatzaile
Gaur zortzi aurkeztuko dute Herbehereetako entrenatzailea, Bartzelonan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu