laburrak, esanak, datuak

Johanesburgoko partidak zero gradu azpitik

2010eko ekainaren 18a
08:58
Entzun
LABURRAK

- Euriteak direla eta, zelaia lehortzen. Euri dezente bota du azken egunotan Port Elizabethen, eta horrek kalte egin dio Nelson Mandela Bay zelaiari. Hura lehortzeko aparatuak erabili zituzten atzo FIFAko langileek. Serbia eta Alemaniaren arteko partida da gaur han jokatzekoa eta, hortaz, atzo han ziren entrenatzekoak. Bi selekzioek beste zelai batzuetan egin zituzten bezperako lan saioak.

- FIFAk ukatu egin du Ipar Koreako lau jokalariren "desertzioa". Ipar Koreak Brasilen aurka jokatzeko aurkeztutako zerrenda ofizialean lau jokalari falta ziren. FIFAk ukatu egin du "desertatu" egin dutenik: "Zurrumurruak dira soilik. Ipar Koreako ordezkaritzarekin harremana dugu, eta ukatu egin digu halakorik gertatu denik". Ipar Koreak astelehenean jokatuko du bigarren partida, Portugalen aurka.

- Zenbait partida zero gradu azpitik. Iragarpen meteorologikoen arabera, Johanesburgon eta inguruan hotz eginen du datozen egunetan. Baliteke tenperatura zero gradu azpitik ere ibiltzea. Bihar, Danimarka-Kamerun partida jokatuko da, eta zero azpitik hiru graduko iragarpena egin dute. Etzi, Brasil-Boli Kostarako, zero azpitik bi gradutan egon liteke tenperatura. Astelehenean, berriz, Espainia-Honduraserako, gradu bat zero azpitik. Hegoafrikan negua da orain.

ESANAK

- Fabio Capello (Ingalaterrako hautatzailea). "Hau ez da nik ezagutzen dudan taldea".

- Robinho (Brasilgo jokalaria). "Gure komandanteak dioena errespetatzen dut. Dunga da agintzen duena. Aurreko mundiala ez genuen behar bezala prestatu; festa askotxoko aroa izan zen".

=b- Samuel Eto'o (Kamerungo jokalaria).=b "Entrenatzaileak lehen partidan eskubiko hegaletik jarri ninduen, baina nik sekula ez dut jokatu hor, aurrean baizik".

- Julio Cesar (Brasilgo atezaina). "Dungak egin izan duena egiten du Mourinhok. Entrenatzaile batzuek gehiago jotzen dute prentsara, eta bertze batzuek gutxiago".

DATUAK

- Milioi bat ikusle dagoeneko. Gaur iritsi da Munduko Kopa milioi bat ikusle izatera, Alemania-Serbia partidan, antolakuntzak esan duenez. Orain arteko neurketa denetan estadioak ia beteta egon dira.

- Argentinako 17 zale deserrituko dituzte. Hegoafrikako agintariek jakinarazi dute Argentinako selekzioaren hamazazpi zale deportatuko dituztela, «lehiaketaren egonkortasunerako arriskutsuak direlako». Estadio batera sarrerarik gabe sartzeko asmoarekin harrapatu dituzte, esaterako.

- 202.509 zeelandaberritarrek ikusi zuten Zeelanda Berria-Eslovakia partida. Eslovakiaren eta Zeelanda Berriaren arteko partida (1-1) 202.509 zeelandaberritarrek ikusi zuten telebistaz, hango prentsaren arabera. Ozeaniako herrialde horren historian ikusle gehien izan duen emankizuna izan da hori. Aitzinetik, Ladi Dyren heriotzaren inguruko saioak zuen marka -ia 200.000 ikusle-.

- Messik egin ditu Argentinaren jaurtiketen %37. Argentinako selekzioak orain arte egin dituen jaurtiketen %37 Lionel Messik egin ditu. Hala ere, ez du golik sartu oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.