TXIRRINDULARITZA

John Degenkolben bigarrena

Espainiako Vueltako 5. etapa irabazi du esprintean. Itzulian lortzen duen bigarrena da. Daniele Bennati eta Gianni Meersman izan ditu atzetik, hurrenez hurren.

2012ko abuztuaren 22a
18:03
Entzun

John Degenkolbek (Argos) irabazi du Espainiako Vueltako 5. etapa —Logroño eta Logroño artean, 168 kilometro—. Itzuli honetan eskuratzen duen bigarrena da, Vianan amaitu zena ere berak irabazi baitzuen. Daniele Bennati (Radioshack) eta Gianni Meersman (Lotto) izan ditu atzetik, hurrenez hurren.

Joaquin Rodriguezek (Katuxa) jarraitzen du lider.

Javier Chacon (Andalucia) izan da eguneko protagonista; irteeratik ihes egin du eta helmugatik 30 kilometrora harrapatu du tropelak, nekeak jota.

Bihar, 6. etapa korrituko dute txirrindulariek —Tarazona eta Jaca artean, 175, 4 kilometro—. 3. mailako mendatean amaituko da etapa (3,8 kilometro, %5,4ko bataz besteko penditzarekin).

Etapako sailkapena

1. John Degenkolb (Argos). 4.10.37
2. Daniele Bennati (Radioshack). d.b.
3. Gianni Meersman (Lotto) .d.b.
4. Nacer Bouhanni (FDJ). d.b. 
5. Elia Viviani (Liquigas). d.b.
6. Raymond Kreder (Garmin). d.b. 
7. Allan Davis (Orica). d.b.
8. Lloyd Mondory (Ag2r). d.b.
9. Leonardo Duque (Cofidis). d.b.
10. Pim Ligthart (Vacansoleil). d.b.

Sailkapen nagusia

1. Joaquin Rodriguez (Katuxa). 17.29.22.
2. Chris Froome (Sky). 1era.
3. Alberto Contador (Saxo). 5era.
4. Bauke Mollema (Rabobank). 9ra.
5. Robert Gesink (Rabobank). d.b.
6. Rigoberto Uran (Sky). 11ra.
7. Dani Moreno (Katuxa). 14ra.
8. Nicolas Roche (Ag2r). 24ra.
9. Alejandro Valverde (Movistar). 36ra.
10. Laurens Ten Dam (Rabobank). 46ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.