Jokalari bat hil da Italian, partidan bihotzekoak jota

2012ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Piermario Morosini futbol jokalaria hil zen atzo Italiako ligan, partida jokatzen ari zela bihotzekoak jota. Morosinik 25 urte zituen, eta Livorno taldean aritzen zen, Bigarren Mailan. Oso larri eraman zuten erietxera, eta bertan hil zen. Lurrera erori zenean bi aldiz saiatu zen altxatzen, baina alferrik. Medikuek ere ezin izan zuten deus egin. Partida bertan behera utzi zuen epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.