Hona hemen, aurrerapen gisa, Stanko Baracen esan batzuk:
- "Ni Stanko Barac naiz, ez Tiago Splitter, eta ez dut inoiz Splitterren joko bera egingo. Splitter bakarra dagoela ulertu beharko luke jendeak. Baina ez daukat presiorik. Luis Scolak alde egin zuenean ere arreta guztia Splitterren gainean jarri zuten, eta Splitterrek pausoz pauso egin du hobera, etenik gabe. Nik ere antzekoa egitea espero dut".
- "Nire jokoa gorabeheratsua da, baina jendeak eta prentsak ulertu behar du hau ez dela erraza. Nahi nuke nik partida guztietan 20 puntu eta 10 errebote lortzea. Partidak behar ditut, minutuak, konfiantza lortzeko. Pazientzia pixka bat eskatuko nuke".
- "Ez naiz jokalari oldarkorra, eta izaten saiatu beharko nuke. Nire mentalitatea aldatzen ahaleginduko naiz".
- "Aldaketak aldaketa, taldeak beti segitzen du goi-goian".
ELKaRRIZKETA AURRERAPENA
"Jokalari oldarkorra izateko, mentalitatea aldatzen ahaleginduko naiz"
BERRIAk Stanko Barac Caja Laboral Baskoniako jokalariaren elkarrizketa argitaratuko du bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu