Jonathan Hivert nagusitu da Romandiako Tourreko bigarren etapan

Azken aldapa gogorrean indar erakustaldia eman du frantziarrak; Bradley Wigginsek jarraitzen du lehenengo postuan

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Txirrindulari onaren zantzuak emanak zituen Jonathan Hivertek (Saur Sojasun), baina atzo kontuan hartzeko modukoa dela erakutsi zuen. Tropela osorik iritsi zen Romandiako Tourreko bigarren etapako azken metroetara, eta erasoak bata bestearen atzetik egon ziren. Indartsuena, baina, Hivertek jo zuen, eta merezita irabazi. Frantziarrak profesional ibilbideko garaipen sonatuena lortu zuen, Rui Costaren (Movistar) eta Luis Leon Sanchezen (Rabobank) aurretik. Lehen euskal txirrindularia Mikel Landa (Euskaltel) izan zen, 11. postuan.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Bradley Wigginsek (Sky) jarraitzen du lider. Lehen euskal txirrindularia Mikel Astarloza (Euskaltel) da, 14. postuan. Gaur hirugarren etapa jokatuko da: La Neuveville-Charmey (157,6 kilometro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.