REALA

Jose Mari Amorrortu izango da segur aski Realeko entrenatzaile

Prentsaurrean eginiko agerpenean Realeko kirol zuzendari Roberto Olabek zehaztu duenez Jose Mari Amorrorturekin akordio batera iritsiak dira, horrenbestez Deustuako entrenatzaileak ziurrenik gaur arratsaldez sinatuko du Realarekin lotuko duen kontratua.

2004ko ekainaren 2a
16:35
Entzun
Jakina zena konfirmatu du gaur Roberto Olabek, Eibarko entrenatzaile Jose Maria Amorrortu hurrengo urtean Relako entrenatzaile izatetik oso gertu dago. Zuzendariak azaldu duenez entrenatzaile bizkaitarrak gaur arratsaldez sinatuko luke kontratu berria eta bihar bertan egingo litzateke bere aurkezpena.

Denoueixen irteeraren inguruan "bere zikloa" amaitu dela eta horrelakoetan erabakiak "bere garaian" hartu behar direla azppimarratu du Olabek. Ondorioz Realak 200.000 euro ordaindu beharko dizkio entrenatzaile ohiari Relarekin duen kontratua hausteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.