Belokik La Boulangereko medikuekin liskarrak izan ditu hasieratik.Izan ere, Belokik alergia bat du, eta hari aurre egiteko Txirrindularitzako Nazioarteko Batasunak (UCI) onartutako produktu bat hartu nahi zuen. Frantzian produktu hori debekatua dago, ordea, eta La Boulangereko medikuek ez zioten errezetatu nahi izan. Azkenean, kontratua eteteraino eragin du auziak.
Belokiren ordezkari Pablo Arregik azaldu duenez, Beloki Tourrera joate ez da galera handia, "prestaketa oso atzeratua baitarama".
Txirrindularitza
Joseba Beloki ez da Tourrera joango; La Boulangererekin kontratua hautsi du
Joseba Beloki ez da Tourrera joango, La Boulangere taldearekin zuen kontratua eten eta gero. Taldeko kirol zuzendari Jean-Rene Bernaudeauek azaldu duenez, kontratuaren arabera, Belokik ezin du beste talde batekin joan Tourrera: "edo gurekin zihoan edo ez zihoan inorekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu