Joseba Beloki erdilotan iritsi gaur eguerdiko ordubatean Gasteizko aireportura, gaua Gapeko erietxean pasa eta gero. Belokik kolpe latza hartu zuen atzokoan, aldapa behera zihoala erori eta hiru haustura egin baitzituen. Forondako aireportutik Esperanza erietxera eraman dute Beloki, Mikel Sanchez traumatologoak ikus dezan.
Ekainaren 11n Igor Gonzalez de Galdeanori lepauztaieko ebakuntza egin zion mediku horrek. Sanchezek arratsaldean emango du Belokiren hausturen berri zehatzagoa eta ebakuntzak noiz egingo dizkioten ere zehaztuko du.
Frantziako Tourra
Joseba Beloki gaur eguerdian iritsi da Gasteiza
Once-Eroski taldeko Joseba Beloki txirrindulari lazkaotarra gaur eguerdiko ordubatean iritsi da hegazkinez Marsellatik Gasteiza. Belokik erorikoa izan zuen Alpeetako azken etapan, Rochetteko mendatea jaistean ari zela hain zuzen, eta femurraren eta aldakaren arteko hezurra eta ukalondoko kubitu eta erradioa hautsi zituen. Gaur arratsaldean aztertuko ditu Belokiren hausturak Mikel Sanchez traumatologoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu