Joseba Beloki Saunier Duval taldearekin adostasun batera iritsi da. Adostasuna aurtengo denboraldirako eta hurrengorako izango da. Bihar hitzarmena sinatuko dutela espero da. Bi bilera egin dituzte adostasuna lortzeko.
Saunier Duval taldeko zuzendari Josean Fernandez Matxin bizkaitarrak adierazi duenez asteartean txirrindulariarekin eta bere abokatu Pablo Arregirekin Gasteizen bildu ziren. Bigarren bilera atzo egin zuten Bilbon eta akordioaren zehaztasun ia guztiak adostu zituzten.
Adostasuna lortu arren, horiek ez dira txirrindulariak eta taldeak egin dituzten lehenengo bilerak. Izan ere, orain egun batzuk Saunier Duvalen eta Belokiren arteko negoziazioak behin betiko adostasun batekin bukatuko zirela ziruditen, baina, arazoak egon ziren. Kantabriako txindulari taldeak ezin zuen Belokik eskatzen zuen diru kopurua ordaindu eta beste babesle bat aurkitzeko egun batzuk eskatu zizkioten txirrindulariari. Azkenean negoziazioak eten egin ziren.
Negoziazioak hautsita, Belokik beste eskaintza batzuk jaso zituen, horien artean Quick Step taldearena. Baina azkenean Saunier Duvalekin hitzarmen bat lortu du txirrindulari euskaldunak.
Txirrindularitza
Joseba Belokik Saunier Duval taldearekin bi denboralditarako akordioa lortu du
Joseba Beloki txirrindulariak Kantabriako talde Saunier Duvalekin akordioa lortu du. Txirrindulariak eta taldeak lortu duten adostasuna aurtengo denboraldirako eta hurrengorako izango da. Lortutako helburuen arabera jasoko du ordainsaria Belokik. Bihar hitzarmena sinatzea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu