Joseba Ezkurdia hazizurriak jota dago
ESKU-HUSKA. Joseba Ezkurdia hazizurriak jota dago, eta hiru aste inguru egin beharko ditu jokatu gabe. Ez da gaixotasun kutsakor hori harrapatu duen Aspeko lehen pilotaria, duela hiru aste Irujok ere pasatu zuen. Arbizukoa ez dago inongo txapelketatan sartuta, eta, dirudienez, buruz burukoaren atariko bat jokatzeko aukera emango diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu