Joseba Garmendia Athleticeko jokalariak buruan kolpe handia hartu zuen atzo gauean, Bilbon, Getaferen kontrako partidan Abodanzieri atezainaren kontra, erietxera eraman zuten, gauez frogak egin dizkiote, baina dagoeneko etxean da, onik. Hala ere, ez du gaur goizeko entrenamenduan parte hartu.
Hain zuzen, ospitalean TAC bat egin zioten eta medikuek ez zuten ezer larririk aurkitu.
Abodanzierirekin kolpea hartu zuenean, zeharo zorabiatuta geratu zen Garmendia, eta partida utzi egin behar izan zuen.
Futbola
Joseba Garmendia osatu da buruko kolpetik
Athleticeko jokalariari atzo gauean frogak egin zizkioten erietxean, baina dagoeneko etxean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu