"Futboleko gizonak gara biak, oso ideia antzekoak ditugu, asko hitz egin dugu eta Jose Mariren ideiak guztatzen zaizkit, horregatik uste dut kominikazio osoa izango dugula", azaldu du Larrañagak Realeko harrobiko arduradun bezala aurkeztu dutenean.
Hainbeste urte pasa eta gero Larrañagak "atseginez" hartu du horrelako kargu bat betetzeko Realaren aldetik jaso duen proposamena. Azpimarratu duenez, bere lanarekin lagunduko du Donostiako taldea ahalik eta maila gorenean egon dadin.
Era berean, Real B bigarren mailara igotzea espero du Larrañagak. "Ea igoera lortzen dugun, ondoren ikusiko da", adierazi du.
Reala
Juan Antonio Larrañaga pozez itzuli da Realera
Juan Antonio Larrañagak lau urterako kontratua sinatu du Realarekin, klubeko harrobiko arduraduna izateko. Larrañagak 48 urte ditu, eta hamalau sasoitan jokatu zuen talde txuri-urdinean: 1980tik 1994ra. Gaur goizean aurkeztu dute harrobiko arduradun berria eta jokalari ohia pozik agertu da bere itzulerarekin. Larrañgak lehen taldeko entrenatzailearekin duen harreman ona azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu