Juan Jose Haedok (Saxobank) irabazi du Espainiako Vueltako hamaseigarren etapa, sailkapen orokorrean Juan Jose Cobok (Geox) jarraituko du lider.
Gaurko etaparen helmugaratzea, ordea, erabat baldintzatu du helmuga baino 400 metro inguru lehenago dagoen biribilgune batek. Txirrindulari batzuk noraezean geratu dira (Peter Sagan, adibidez) ezkerra edo eskuinera jo jakin gabe; ezkerrera jo dutenek helmugarako bidea hartu dute baina eskuinetara egin dutenak aterabiderik ez zuen bide batera iritsi dira.
Helmugarako askorik falta ez zela erorikoa izan da tropelean txirrindulariak abiadura handi xamarrean zihoazela, Vuelta honetan bi etapa irabazi dituen Joaquim Rodriguez ere erori da eta hortik aurrera zailtasunak izan ditu aurrera egiteko.
Gaurko etapak 188,1 kilometro izan ditu, Palentziako Villa Romana la Olmedatik Haroraino. Bihar 211 kilometroko bidea egingo dute Faustino Vtik Peña Cabargara.
Espainiako Vuelta irailaren 11ean amaituko da Madrilen.
Etapa: Irabazlea: Liderra:
1.- Leopard Jakob Fuglsang (Leopard)
2.- Christopher Sutton (Sky) Daniele Bennati (Leopard)
3.- Pablo Lastras (Movistar) Pablo Lastras (Movistar)
4.- Dani Moreno (Katuxa) Sylvain Chavanel (QuickStep)
5.- Joaquim Rodriguez (Katuxa) Sylvain Chavanel (QuickStep)
6.- Peter Sagan (Liquigas) Sylvain Chavanel (QuickStep)
7.- Marcel Kittel (Skil) Sylvain Chavanel (QuickStep)
8.- Joaquim Rodriguez (Katuxa) Joaquim Rodriguezek (Katuxa)
9.- Daniel Martin (Garmin) Bauke Mollema (Rabobank)
10.- Tony Martin (HTC) Christopher Froom (Sky)
11.- David Moncoutie (Cofidis) Bradley Wiggins (Sky)
12.- Peter Sagan (Liquigas) Bradley Wiggins (Sky)
13.- Michael Albasini (HTC) Bradley Wiggins (Sky)
14.- Rein Taaramae (Cofidis) Bradley Wiggins (Sky)
15.- Juan Jose Cobo (Geox) Juan Jose Cobo (Geox)
16.- Juan Jose Haedo (Saxobank) Juan Jose Cobo (Geox)