"Ez du asko forzatu. Ondo berotu du, kantxaren aurrean tanto batzuk jokatu ditugu, eta esan du ez duela minik igarri, eta bera animatuta ikusi dut. Igandeko partidua bukatu eta gero, Irujo kezkatuta zegoen, eta gaur animatuta ikusi dut", adierazi du Jokin Etxaniz Euskadi irratian.
Irujo: «Nik ere nahiago dut igandean jokatu, baina...»
Etsi samartuta zegoen Juan Martinez Irujo Iruñeko Kynes zentrotik 'Berria'-rekin mintzatu zenean. «Hazita daukat hatza. Toki berean hartu dut kolpea», esan zuen iluntzean, ezer galdetu baino lehen. «Goizegi da oraindik ezer esateko, erabaki bat hartzeko. Proba bat egingo dut eta orduan hartuko dut erabakia».
Debutatu berritan bere aurreneko finala jokatuko du Iberoko aurrelariak, eta bete-betean egon nahi du finalerako. Badaki Titin III.a eta Goñi III.a enpresakideak igandean jokatzearen aldekoak direla, eta Lasa III.a bikotekidea era bai. «Nik ere nahiago dut igandean jokatu, baina... Saiatuko naiz, baina atzamarra gaizki daukadala ikusten badut atzerapena eskatuko dut».
Zalantza guztiak uxatuta, eskuz binakako finala igandean jokatuko da, Donostiako Atano III.ean.
Eskuz binakako Txapelketa
Juan Martinez de Irujok igandeko finala jokatuko du
Jokin Etxaniz Aspe pilota enpresako ordezkariak aurreratu duenez, Juan Martinez de Irujo pilotaria igandeko eskuz binakako finala jokatzeko moduan da. "Ez du beste munduko minik igarri. Berak ere finala igandean jokatzea nahi zuen, eta oraindik egun batzuk dauzka eskua hobetzeko. Erabaki du jokatzea, eta uste dut denontzako hori dela onena". Igandeko finala Aspe pilota enpresako lau pilotarik jokatuko dute, Donostiako Atano III.ean. Irujok Lasa III. izango du bikotekide eta Titin III.aren eta Goñi III.aren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu