Juan Peralta txirrindulariak (Zarrakaztelu, 1990) hamargarren postua eskuratu du keirin modalitatean. Arratsaldean bosgarren izan da bere sailkatze txandan eta, horrenbestez, 7. eta 12. postuetarako lehiatu da. Laugarren egin du.
Chris Hoyk (Erresuma Batua) irabazi du urrea, hirugarrenez jarrain. Atenas eta Pekinen ere berak eskuratu zuen metal preziatua keirinean. Guztira sei olinpiar domina dauzka.
Maximilian Levyk (Alemania) leporatu du zilarra; Simon Van Velthoovenek (Zeelanda Berria) eta Teun Mulderrek (Herbehereak) brontzezko domina bana eskuratu dituzte, pare-parean gurutzatu baitute helmugako marra.
Zapore gazi-gozoa utzi dio hamargarren postuak Peraltari: ”Aurretik esan izan balidate, sinatuko nuen 10. postua, baina pena diplomarik gabe geratu izana”.
Goizeko sailkatze-saioan hirugarren izan den arren, bigarren aukera baliatu eta finalaurrekoetarako pausoa eman du Peraltak. Han, baina, ezin izan du finalerako sailkatu, eta horregatik aritu da 7. eta 12. poestuetarako lehian, finala sei onenenek jokatzen baitute. Aipatzekoa erorikoa izan duela finalerdi horretan, baina berehala altxa da. Epaileek proba errepikatuarazi egin dute.