Añorga eta euskal selekzioa zuzendu ondoren, Juanjo Arregik beste pauso bat emango du bere ibilbidean. Urnietarrak Reala zuzenduko du heldu den sasoian, eta Igor San Miguelek utzitako hutsunea beteko du. Arregik bi urteko kontratua sinatu du.
Entrenatzaileak pozez hartu du «ardura» berria. «Nire ibilbidean izan dudan erronkarik handiena da». Lau jokalarik utzi dute taldea, eta hutsune horiek betetzea da haren lehen ardura.