Juanma Garate, Gorka Izagirre, Johnatan Castroviejo, Ane Santesteban eta Eneritz Iturriaga euskal herritarrak Munduko Txapelketan izango dira hileko azkeneko asteburuan, Espainiako selekzioarekin. Garate senior selekzioan ariko da, Izagirre eta Castroviejo 23 urtez azpikoan, eta Santesteban eta Iturriaga ere seniorretan, lehen laurak errepide lasterketan eta Iturriaga, errepidekoan ez ezik, erlojupekoan ere bai. Suitzan izango da Mundiala aurten, Mendrision.
Garateren taldekideak Oscar Freire, Alejandro Valverde, Samuel Sanchez, Dani Moreno, Joaquim Rodriguez, Juan Jose Cobo, Carlos Barredo eta Ruben Plaza izango dira.
Izagirre eta Castroviejorenak Rafael Valls, Pedro Merino eta Higinio Fernandez.
Santesteban eta Iturriagarenak Marta Vilajosana, Anna Sanchis, Ana Belen Garcia eta Belen Lopez.
txirrindularitza
Juanma Garate, Gorka Izagirre, Johnatan Castroviejo, Ane Santesteban eta Eneritz Iturriaga, Mundialera
Espainiako selekzioarekin ariko dira Suitzan, hileko azkeneko asteburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu