Reala ados jarri da Southampton Ingalaterrako taldearekin Juanmi aurrelaria fitxatzeko. Asteartean osasun azterketa gainditu ondoren, klub txuri-urdinak akordioa itxi du aurrelari espainiarrarekin: 2021eko ekainaren 30a arte sinatu du kontratua.
Juanmiren aurkezpen ofiziala gaur izango da 18:00etan Anoetako prentsa aretoan. Juanmiz gain, Angel Oiartzun presidenteordeak eta Lorenzo Juarros Loren kirol zuzendariak hitz egingo dute. 18:30ak aldera, zelaira aterako da zaleak agurtzera. Jarraitzaileak sartzeko, Estadioko 2 eta 27 ateak 18:00etan irekiko dira. Juanmik 7 dortsala eramango du bere kamisetan.