Juaristi izan da onena Galarretako estelarrean
ERREMONTEA. Juaristi-Lizasok irabazi zuten atzo Galarretan jokatutako partida nagusia (40-34). Ezkurra-Olazar baino gehiago izan ziren irabazleak. Gorabehera gutxiago izan zituzten jokoan, eta Juaristi izan zen norgehiagoka erabaki zuena. Bederatzi tanto lortu zituen orotara bi paretak eginez, eta horien artean partidako azkena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu