Kaiku izan da onena Kontxako Banderako lehen jardunaldian, baina garaipena ez du ziurtatua, 1.42 segundoko aldea baizik ez diolako kendu Urdaibairi. San Juanek 9.98ra bukatu du. Hirurekin batera, Orio izango da igandeko ohorezko txandan ariko den beste ontzia.
Gaurko denborak
- Lehen txanda
1. Kaiku 19:12.66
2. San Juan 19:22.64
3. Astillero 19:32.90
4. Donostiarra 20:20.52
- Bigarren txanda
1. Urdaibai 19:14.08
2. Orio 19:30.90
3. Pedreña 19:31.18
4. Hondarribia 19:34.76
arrauna
Kaiku onena Kontxako Banderako lehen egunean
Segundo eta erdiko aldea kendu dio Urdaibairi, hamarrekoa San Juani. Orio ere ohorezko txandan ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu