Kaikuk erraz irabazi du Ondarroan, hasieratik nagusi izanda

Isuntzak bigarren egin du Camargoren aurretik, eta sailkapen nagusian, aurrea hartu die kantabriarrei

Aitor Manterola Garate.
2008ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Kaikuk ez dauka aurkaririk KAE 1 ligan, eta atzo ere, aise irabazi zuen Ondarroako 24. Bandera. Aurreneko txanpatik hartu zuen burua, eta lehen ziabogan, bederatzi segundo kentzen zizkion Isuntzari, bigarrenari. Azkenean, hogeita bat segundoko tartea egon zen bi ontzien artean. Lekeitiarrak izan ziren bigarren, Camargorekin lehia estua izan eta gero. Postu horri esker, bigarren kokatu da Isuntza sailkapenean, kantabriarrekin berdinduta.

Gaur, Donostian, asteburuko bigarren lehia daukate KAE 1ekoek. 12:00etan hasita, Donostiarra Moyua Ikurrina jokatuko dute.

Bigarren multzokoek ere estropada daukate, Getxon, 17:00etan, eta faborito bat eta bakarra dago: Astillero. Ostegunean, Kantabriako Txapelketan nagusi izan zen, Castrori hamahiru segundoko tartea kenduta, eta ligako aurreko hamar estropadetan lortutako garaipenei, hamaikagarrena gehitzeko aukera dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.