Espainiako Kopako final laurdenetako joaneko partida jokatu dute Athleticek eta Valentziak, baina datorren igandean erabakiko da bi taldeetatik zein igaroko den finalaurrera. Ez du erraz izango Bilboko taldeak, atzo bana berdindu eta gero.
Irune Muruak egin zuen gola Athleticentzat, 18. minuturako. Erikaren erremate bat geratu zuen atezainak, baina Muruak baliatu zuen aldaratzea gola egiteko. Bigarren zatian, ordea, Arantxak berdinketaren gola egin zuen valentziarrentzat 53. minutuan. Athleticek garaipena edo gol bat baino gehiagoko berdinketa eskuratu behar du datorren igandean kopan aurrera egiteko.
Larunbatean, 0-1 galdu zuen Realak Bartzelona txapeldunaren aurrean Zubietan.