Atzo arratsaldean egin zioten erresonantzia magnetikoan jakin zuten Karankaren lesioaren larritasuna.
Igandeko entrenamenduan hartu zuen min Karankak, eta Lezaman bertan antzeman zioten hankan "distentsio" bat baino zerbait gehiago zuela.
Hilabete barru-edo ebakuntza egingo diote, eta osatzeko denbora asko beharko dela aurreikusten da.
Futbola
Karankak aurreko lotailu gurutzatua hautsi du, eta 6-8 hilabetean jokatu gabe egon beharko du
Aitor Karanka Athletickeko jokalariak ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du, eta taldeko medikuak esan duenez, 6-8 hilabetez jokatu gabe egon beharko du. Joan zen igandeko entrenamenduan egin zuen lesioa, eta hanka bereko alboko kanpo lotailuan "distentsioa" du. Hanka egonkortzen zaionean ebakuntza egingo dio Mikel Sanchez medikuak. Hori hilabete barru-edo izatea espero da, eta gero, beste 5-7 hilabete beharko ditu osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu