Kargua utzi du Zeelanda Berriko entrenatzaileak

2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
ERRUGBIA. Graham Henryk ez du jarraituko Zeelanda Berriko selekzioko hautatzaile eta entrenatzaile izaten. Munduko Kopa irabazi eta bederatzi egunera jakinarazi zuen Henryk albistea. 65 urte dauzka, eta zortzi urte egin ditu karguan. Egindakoaz «harro» dagoela adierazi zuen Henryk, eta «pribilegiatua» dela, baina «nahikoa» dela. Aurrerantzean entrenatzaileei prestakuntza ematen ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.