Aurretik Euskadiko kirol federazioei egin bezala, Kataluniakoei ere ordezkaritza izatea onartu die Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Kirolaren Euskal Legearekin egin bezala, Auzitegi Konstituzionalak ontzat jo du Kataluniako Kirolaren Legea, Jordi Pujolen gobernuak bultzatu eta Kataluniako Parlamentuak 1999an onartutakoa, eta ezetzi egin du Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidenteak jarritako helegitea.
Auzitegi Konstituzionalak baldintza jakin bat jarri zion euskal selekzioak nazioartean lehiatzeari: ezingo dute jokatu ez Espainiaren aurka, ez eta Espainiak parte hartzen duen edozein lehiaketatan ere. Hain zuzen ere, baldintza bera jarri dio orain Kataluniako Kirolaren Legeari.
«Berri ona da, baina berandu dator», aitortu zuen atzo Espainiako Parlamentuko CiUko bozeramaile Josep Antoni Duran i Lleidak. Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak, berriz, esan zuen sententziak Espainiako selekzioak «babesten» dituela.
Kataluniako Kirol Legea bermatu du Auzitegi Konstituzionalak
Kataluniako selekzioak nazioartean lehiatu ahal izango dira, Espainiako Federazioa ez dagoen kiroletan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu