Espainiako Auzitegi Konstituzionalak legezkotzat jo du Kataluniako kirol selekzioen legea, Espainiako Gobernuaren helegitea atzera botata.
Kataluniako Parlamentuak 1999ko uztailaren 28an onartu zuen legea, PP ez beste talde denen babesarekin. Arauaren helburua edozein lehiaketa ofizialetan Kataluniako selekzioaren parte hartzea sustatzea da.
Gobernuak legearen 2. artikuluaren kontra jo zuen. Haren arabera, Kataluniako federazioek antolatutako selekzio partiden esparrua erkidego mailakoa da, ez gehiago, eta legeak hori gainditzen duelakoan aurkeztu zuen helegitea.