Kate motzean

2011ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Aurkari bat? Zeberio II.a, ia batera egin genuen debuta.

Kide bat? Atzelari bat… [luze pentsatu du] Txapelketa asko jokatu nituen Jokin Etxaberekin, eta lau finalera iritsi ginen.

Partida bat? 22 urterekin binakako txapela irabazi nuen finala, Etxaberekin, Ezkurra-Imazen aurka. Anaiak aurretik lau final jokatu eta laurak galdu zituen, eta partida hark etxean sartuta zegoen madarikazioa hausteko balio izan zuen.

Pilotaren gauzarik onena? Jokatzen gozatzea eta hortik bizi ahal izatea.

Eta txarrena? Partida garrantzitsu batean gaizki jokatzea.

Maniarik izan duzu? Ez.

Seme edo alaba batek pilotari izan nahiko balu... Gustuko badu, ahal beste lagunduko diot.

Ba al duzu zestorik etxean? Bai, hiru.

Erremontea hartu baino hobeto utzi al duzu? Tamalez ez, apustuak behera egin du, eta pilota, oro har okerrago.

Oriamendi? Nik ez nuen enpresa berriarekin jokatu. Lan on asko egin dezake, eta pilotariak ilusionatuta daude, motibatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.