Saskibaloia

Kerejeta: "Gaizki ohituta geunden"

Tau Baskonia Lauko Finaletik kanpo geratu zen atzo, azkeneko lau urteetan bertan izan eta gero.

2009ko apirilaren 11
15:16
Entzun
Aurten ez da Lauko Finalean izango Tau Baskonia, atzo Euroligako final-laurdenetako kanporaketa galdu egin baitzuen Bartzelonaren aurka, eta Josean Kerejeta Tauko presidenteak adierazi du "gaizki ohituta" zeudela "agian", azkeneko lau denboraldietan azken fasean izan direlako. "Oso talde gutxi daude hori egin dutenak, ez baita batere normala jarraian Lauko lau Finaletan izatea", esan du gaur.

Kanporatzea ahazteko eskatu du eta "animikoki" osatzeko beharra azpimarratu du. "[Espainiako] Ligan aurrenak gaude eta anbizioa izaten segitzen dugu". Aurten Espainiako Kopa lortu du Tauk.

Maiatzaren 1etik 3ra jokatuko da Lauko Finala, Berlinen. Bartzelona-CSKA eta Panathinaikos-Olympiakos izango dira finalerdiak, eta Kerejetarentzat Bartzelonak eta Panathinaikosek dute plantillarik onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.