Kike Solari ebakuntza egingo diote gaur, eta ez du sasoi honetan gehiago jokatuko

Osasunako aurrelariak tendinitisa du eskuin belaunean, eta hutsune nabarmena utziko du taldearen aurrealdean

Erredakzioa
Iruñea
2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Kike Sola Osasunako aurrelariak ezin izango du gehiago jokatu denboraldi honetan. Iazko abenduaz geroztik tendinitisa du eskuineko belaunean, eta ebakuntza egitea saihesten ahalegindu bada ere, azkenean beste erremediorik ez du izan. Gaur egingo diote ebakuntza, Madrilen. Orain bi aste bazirudien erabat osatuta zegoela, taldekideekin lanean hasi baitzen, baina berriro mina sentitu zuen. Osasunako medikuen iritziz, datorren denboraldi hasierarako sasoi betean egongo da. Hutsune garrantzitsua da, are gehiago kontuan hartuta Dejan Lekic eta Ibrahima Balde aurrelariak ere min hartuta daudela. Hori gutxi balitz bezala, Lolok bi astez egon beharko du geldirik, eskuineko izterrean min baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.