Kim Kirchen txirrindulari luxenburgotarrak irabazi du Fleche-Wallone proba, gizonezkoetan, Damiano Cunego eta Cadel Evans faboritoei aurrea hartuta. Lau ordu 35minutu eta 29 segundo behar izan ditu Kirchenek 199,5 kilometro gogor eta gorabeheratsuko ibilbidea osatzeko.
Azken metroetan lortu du Kirchenek besteei aurrea hartzea. Helmugarako kilometro inguru falta zela lortu du tropelak azken ihesaldian buru izan den Fabian Wegmann harrapatzea,eta Evans saiatu da orduan alde egiten. Cunego eta Rebellin italiarrak eta Kirchen joan dira haren atzetik, eta Huyko hormetako helmugarako 200 bat metro falta zirela, atzean utzi ditu Kirchenek besteak. Malda gogorrak daude azken zati horretan, zati batzuetan %18koak. Bi segundoko aldea atera die helmugan Krichenek Evansi eta Cunegori.
Euskal herritarrei dagokienez, Aitor Galdos hamahirugarrena izan da eta Mikel Astarloza hamabosgarrena.
Emakumeen lasterketan, Marianne Vos holandarra izan da irabazle. 100 kilometroko ibilbidea egin dute, eta esprinean nagusitu da Vos. Marta Bastianelli italiarra izan da bigarren (segundo batera) eta Judith Arntd alemaniarra hirugarren (bi segundora).
Txirrindularitza
Kirchenek irabazi du Fleche-Wallone proba gizonezkoetan, eta Vosek emakumezkoetan
Cunego faboritoari aurrea hartu dio Kirchenek ezustean, azken metroetan. Vosek, berriz, esprinean lortu du garaipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu