TXAPELDUNEN LIGAKO FINALA

Kirol festa, zelaian eta zelaitik kanpo

Segurtasun neurri zorrotzek emaitza ona eman dute, eta Istanbulen ez da istilu larririk izan

Erredakzioa
ISTANBUL
2005eko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Txapeldunen Ligako finalerako abian jarritako segurtasun neurriek emaitza ona eman zuten. Izan ere,ez zen istilu larririk izan, eta partida kirol festa izan zen. Finala hasi baino zortzi ordu lehenago Ataturk estadioaren ingurua poliziez beteta zegoen. UEFAk emandako datuen arabera, 10.000 poliziek baino gehiago hartu zuten parte lan horietan. Tamainako operazioak bazuen azalpenik, 40.000 lagun baino gehiagok egin baitzuten bidaia Liverpooletik eta Milandik Istanbulera.

UEFAk ez zuen aukera galdu nahi izan eta hainbat gune jarri zituen estadio ondoan. Jende andana bildu zen, baina partida aurreko orduetan gertatu bezala, ez zen inolako istilurik izan. Estadio barruan ere ez zen arazorik izan, eta bi taldeetako zaleak kiroltasunez jokatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.