Euskal Herriko Itzulia

Kiryienka garaile Lekunberrin

Azpirotz mendateko jaitsieran ihes egin du, eta bi segundoren aldearekin iritsi da. Kloeden da lider berria, postuengatik.

2011ko apirilaren 5a
20:16
Entzun

Helmugatik hiru kilometrora Azpirotz lehen mailako mendatea zuten arren, ez da ezer askorik pasatu han, eta Vasil Kiryienkak jaitsiera baliatu du tropeletik ihes egin eta Lekunberrin Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa irabazteko. Probako faboritoen tropela bi segundora sartu da, Andreas Kloeden zela buru. Horiekin heldu da Joaquim Rodriguez liderra, baina Kloedenek jantzi du maillot horia, postuengatik.

Aurretik Amael Moinard, Maxim Iglinski, Dario Cataldo eta Rafael Valls izan dira etapako protagonistak: hasiera aldera alde egin dute, eta helmugarako 32 bat kilometro falta zirela harrapatu dituzte. 85. kilometroan, ia sei minuturen aldea zuten.

Zumarragan (Gipuzkoa) hasi da gaurko saioa ere, 13:10ean.

Bihar, hirugarren etapa: Villatuerta-Zuia. Bigarren mailako bi mendate izango dituzte, eta hirugarren mailako beste bi.

Larunbatean amaituko da Euskal Herriko Itzulia, Zallan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.