Pilota-Binakako Txapelketa

Kitaturiko zorra

Abel Barriolak 2011n ezin izan zuen binakako finala jokatu EPELek ez ziolako atzerapenik eman

Barriola, astelehenean. MONIKA DEL VALLE, ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko apirilaren 22a
17:23
Entzun

"Pilotak ez dit ezer zor", esan zuen atzo Abel Barriolak binakako finalerako iritsi berritan. Ez dio ezer zor, baina gero esan zuen "2011n pasatakoa" ez duela ahaztu, eta binakako final baterako bigarren aldiz sailkatu den arren, azkenean final bat jokatu ahal izango duela.

Baina zer pasa zen 2011n?

Duela hiru urteko txapelketan Barriola binakako finalerako sailkatu zen Xalarekin bikote eginez. Olaizola II.a eta Beginoren aurka jokatu behar zuen. Leitzarrak, baina, eskuko mina zuen, eta finala astebetez atzeratzeko eskatu zion Enpresen Ligari. Epaile bakarrak, baina, ez zuen onartu. Lau t’erdiko eta buruz buruko finaletan atzerapenak ohikoak ziren ordurako, baina binakakoan atzerapenik ez zela egongo esan zuen ligak. Barriola azken egunera arte saiatu zen, baina finala jokatu baino bost egun lehenago erabaki zuen uko egitea. Mikel Beroizek ordezkatu zuen, eta galdu. Aurten kasu hura askok ekarri dute gogora, eta ez bakarrik Barriola finalean dagoelako, Irujok eginiko finalerdi atzerapen eskaerak finalaren data ere aldatu duelako. 

Aurtengo finala, datarik aldatu ezean maiatzaren 4ean jokatuko da. Olaizola II.ak eta Aretxabaletak gaur egin dute lehen entrenamendu saioa Bilboko pilotalekuan. Sarrera salmenta errtimoa onean doa baina oraindik lor daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.