Marcel Kittelek (Giant Shimano) esprintean irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa. Bera da hautagai nagusia esprintetarako, eta Belfasteko helmugako zuzengunean erakutsi duen indarrari eusten badio etapa gehiago irabaziko ditu. Bigarren 2. Nacer Bouhanni (FDJ) izan da eta hirugarren Giacomolo Nizzolo (Trek). Lider aldaketa egon da ere, eta Michael Matthews ek(Orica GreenEdge)—8. helmugan— darama orain elastiko arrosa.
Etapak espero zuen bilakaera izan du, Maarten Tjallingiik (Belkin), Jeffry Romerok (Colombia), Sander Armeek (Lotto) eta Andrea Fedik (Neri Sottoli) 200 kilometro egin dituzte ihesean, baina tropelak helmugarako hiru kilometro falta zirenean ehizatu du azken iheslaria. Euskal herritarrei dagokienez, Koldo Fernandez de Larreak (Garmin), lepauztaia hautsita, ez du etapa jokatu.