Txirrindularitza

Klasiko txiki batean, Philippe Gilbert

Denboraldiko lehen garaipena lortu du BMC taldeko belgikarrak, azken metroetan Edvald Boasson Hageni (Sky) aurrea hartuta. Vincenzo Nibalik (Astana) jarraitzen du lider.

unai zubeldia
2013ko irailaren 5a
18:20
Entzun

Kostatu zaio agertzea, baina Munduko Txapelketaren atarian altxatu ditu bi besoak Philippe Gilbertek (BMC), Espainiako Vueltako hamabigarren etapan. Edvald Boasson Hagenek (Sky) ekin dio esprintari lehenengo, Rigoberto Uran taldekidearen laguntza ona jasota. Baina goranzko joera zeukan amaierak, eta azken pedal kolpeetan utzi du atzean Gilbertek Bosson Hagen. Aurretik ez du izan sekretu handirik etapak. Fabricio Ferrari (Caja Rural), Romain Zingle (Cofidis) eta Cedric Pineau (FDJ.fr) ibili dira ihes eginda, sei minututik gorako aldearekin, eta helmugara iristeko 18 kilometro falta zirenean geratu da ezerezean saiakera. Sailkapen nagusian ez da izan aldaketarik, eta Vincenzo Nibalik (Astana) jarraitzen du lider. Valls eta Castelldefels artean, hamahirugarren etapa jokatuko da bihar, 169 kilometrokoa. Rat Penat lehen mailako mendatea igo beharko dute helmugara iristeko 49 kilometro faltako direnean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.