Klubak kexa jarriko du, itzulerako hegaldien atzerapenak direla eta
Athleticek atzo bere webgunean jakinarazi zuenez, kexa jarriko du, Bukaresteko aireportuak zale zuri-gorriak Bilbora bueltan ekarri zituzten hegaldiak kudeatu zituen modua dela eta. Izan ere, atzo egun guztian orokorrak izan ziren atzerapenak, eta jarraitzaile bizkaitarrek ordu luzeak igaro zituzten terminaleko gela batean pilatuta, hegazkinak abiatzeko esperoan. Bilbora espero baino zazpi ordu geroago heldu ziren hegaldietako batzuk, eta atzo 17:00etarako iristekoak ziren 34 hegaldietatik 19 baino ez ziren heldu Loiura. Bukaresten izandako hainbat jarraitzailek salatu dute Errumaniako agintariek emandako tratua «oso txarra» izan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu