Koka eta Goñi II.a elkarren kontra ariko dira Antiguan
ESKU-HUSKA. Ugandan Eskolak Eraikiz taldeak antolatuta, pilota jaialdia jokatuko da heldu den ostiralean Donostiako Antigua auzoko frontoian. Koka eta Baez I.a ariko dira batetik, eta Goñi II.a eta Baez II.a bestetik. Hori izango da Juantxo Kokak Asegarce enpresa utzi zuenetik jokatuko duen aurreneko partida. Sarrerak Kalaberri jatetxean, Garazi liburudendan eta Antiguotarrak elkartean jarri dituzte salgai, bost euroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu