Txirrindularitza

Koldo Gilek etapa garaipena oparitu dio Villegasi

Orbea taldeko Aaron Villegasek irabazi du 2006ko Euskal Bizikletako hirugarren etapa Saunier Duvaleko Koldo Gilek egindako opariari esker. Izan ere, lasterketa amaitzeko 300 metro falta zirela harrapatu du liderrak Villegas. Lidergoari eustea lortu duen txirrindulari nafarrak lasterketa irabazten utzi dio Orbeako txirrindulariari.

2006ko ekainaren 2a
18:04
Entzun
Sailkapen nagusian, beraz, Koldo Gilek jarraitzen du buru. Bigarren gaurko etapako irabazlea Aaron Villegas da, 17 segundora. Hirugarren lekuan Euskaltel-Euskadiko David Herrero dago, 44 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.