Kontratua berritzeko prest dago De la Bella
REALA. Alberto de la Bellak atzo aitortu zuen «oso gustura» dagoela Realean, eta orain aste batzuk hasi zela klubeko zuzendaritzarekin hizketan kontratua berritzeko. «Zaleek maite naute, eta prentsak errespetua dit, lana ondo egiten ari naizen seinale». Ezker hegaleko atzelari kataluniarrari denboraldi amaieran amaituko zaio kontratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu