ESTROPADAK
Kontxako Banderan izango da Astillero
Donostiako epaitegiak Kontxako Banderarako sailkatze estropadan parte hartzeko aukera eman dio gaur Astillerori. Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak (KTE) derrigorrez gonbidatu beharko du talde espainiarra. Astelehenean KTEk jarritako erreguzko helegitea onartu zuen epaitegiak eta Astillerori Kontxan aritzeko aukera kendu baina gaur parte hartzeko baimena eman dio.
KTEk jarritako erreguzko helegitea onartu zuen astelehenean Donostiako epaitegi batek. Epaileak arraun egiteko eskubidea aitortu zion joan den ostegunean Kantabriako klubari, «badaezpadako neurri» moduan. Hortaz, Astillerok beste helegite bat jarri zuen. Gaur, sailkatzeko estropada egunaren bezperan, parte hartzeko aukera eman dio epaileak eta KTEk, estropadaren antolatzaileek, gonbidatu egin beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu